Alex Gurrutxaga|2018/07/05
Txirrita, zentsuratua

Txirritaren hainbat bertso zentsuratu zituen aparatu frankistak. Bi kasu, gutxienez, ezagunak ditugu: Antton Valverderi zentsuratu zizkioten bertsoak, eta Xabier Leteri ezabatuak.

Loading player...
Alex Gurrutxaga|2018/06/08
Poesia eta abestia: gogoeta bat eta izen handi bi

Poesiaren eta abestiaren arteko mugak ez dira inoiz argiak izan, sortu ziren unetik elkarren ondoan egin baitute bidea.

Loading player...
Alex Gurrutxaga|2018/05/11
Aiphatu tenienteordea Booktegi-n

Booktegi plataforman argitaratu berri dute Yuri Tinianoven (1894-1943) Aiphatu tenienteordea (1928), Josu Zabaletak errusieratik itzulia.  Booktegi.eus web orrian euskarazko liburuak doan deskarga ditzakezu.

Loading player...
Alex Gurrutxaga|2018/04/13
Pasoliniren parajeak eta friuliko kanta zaharra

Bidaia txikia proposatuko dizugu ebokazioaren bidetik, Pier Paolo Pasoliniren Gauza baten ametsa-tik hasi eta Friuliko Alpeetaraino.

Loading player...
Alex Gurrutxaga|2018/03/09
Irrati kazetarien borroka, 1956-1976

Irati Agirreazkuenagak iaz argitaratu zuen Euskarazko irrati kazetarien hitza eta hotsa garai zailetan: 1956-1976 (Pamiela, 2017): ikerketa lana ez ezik, bada eragileen borrokari egindako errekonozimendua ere. Izan ere, lehendik hainbat saio egon baziren ere, garai horretan sortu zen euskal irrati kazetaritza modernoa.

Loading player...
Alex Gurrutxaga|2018/02/19
Maitane eta Teresa

Zarautz, Euskal Herria, 2018. urtea. Arratsalde erdia da, eta hotz egiten du. Maitane eta bere alaba Teresa etxerantz doaz. Maitanek alabaren etorkizunaz pentsatzen du: gauza gogoangarriak egin ditzan gustatuko litzaioke, zeozer inportantea egitea, eta emozionantea… Nik banku hotz honetatik begiratzen diet ama-alabei eta, neure artean, galderak trumilka: zer ote dira Maitanerentzat gauza gogoangarri horiek, zer ote dira gauza inportanteak…

Loading player...
Alex Gurrutxaga|2017/11/20
Zezenaren larrua

Astea astearen atzetik, begirada Katalunian jarria daukagu. Edo, zehatzago: Kataluniari erraparatzen diogun arren, begiratzen diogu Espainiari ere, begi-zeharka, zakur amorratuari bezala. Denboraldia hasteko, Salvador Espriu izango dugu aipagai; bereziki bere La pell de brau (1960), zezen-larrua, eta poemategi horretako 38. poema ezaguna: “escolta, Sepharad: els homes no poden ser / si no són lliures…”

Loading player...
Alex Gurrutxaga|2015/10/02

Zer da paradisua? Non dago paradisua? Horri buruz jardun nahi genuen eta, erantzun bila, Adanen atzetik abiatu gara euskal literaturan zehar

Loading player...