|2018/11/15
#AgurInfo7Perlak Ion Telleria: 2013ko Ikurriñaren kalejira

Idiazabaldarra bada ere emozioz bizi ditu Iruñeko San Ferminak Ion Telleriak. Horregatik, ez da harritzekoa 2013ko uztailaren 6an egindako saio bereziko zuzeneko bat hautatzea #AgurInfo7perlak moduan. Ikurriñaren kalejira udaletxe plazan sartu zenekoa ekarri du zehazki gogora. Oihu eta bultzada artean gertatzen zena kontatzeaz gain elkarrizketak egiteko ere gai izan zen Telleria. 

Loading player...
|2018/11/14
#AgurInfo7perlak BTN13ko iragarki-trama

2013ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako jarraipena egin genuen Info7 irratian. Saio guztiak eman genituen zuzenean, kanporaketetako lehen saiotik BECeraino. Gure jarraipena eta finalerako bi sarrera bikoitz zozketatuko genituela iragartzeko iragarki sorta ederra genuen. Hauxe BTN13ko iragarki-tramaren abiapuntua:  Bertsozale askori gertatu bezala Ion Telleria eta Maite Bidarte finalerako sarrerarik gabe geratu ziren, bazekiten erredakzioan bazirela sarrera batzuk gordeak, zer egin baina horiek lortzeko? Bai Telleriak bai Bidartek bai ala bai joan nahi zuten BECeko finalera, eta sarrera horiek lortzeko muturreraino iristeko prest zeuden...

Loading player...
|2018/11/14
#AgurInfo7perlak Bostetako Diligentzia: Xabier Arzallusekin apustuan galdu

Agin Laburu ez da soilik info7ko historiara pasako bere umore finagatik, (horregatik baita ere) badu beste lorpen bat. «Bostetako Diligentzia» saioan Xabier Arzallus jeltzale historikoa elkarriketatu zuen, ez ezazue pentsa ohiko elkarrizketa izan zenik. Aurretik, Ibarretxe Lehendakari izango zen edo ez egin zuten apostu, eta Aginek galdu. Horregatik ardo botilarekin joan behar izan zen Arzallusengana zorrak ordaintzeko. #AgurInfo7Perlak bezala aukeratu du Laburuk Arzallusi egindako elkarrizketa hau. 

 

Loading player...
|2018/11/14
#AgurInfo7Perlak Agin Laburuk Maialen Lujanbioren txapela emozioz kontatu zuenekoa

Maialen Lujanbiok Euskal Herriko txapela 2009an jantzi zuen lehen aldiz. Andoni Egañarekin iritsi zen buruz burukora eta hernaniarra gailendu zen. BECen aditu zen txalo zaparrada eta emozioa zaila da deskribitzen. Agin Laburu Info7 irratiarentzat ari zen zuzenekoa egiten, emozioz bizitu zuen berak ere momentua. Hauxe berak aukeratutako #AgurInfo7perlak.

Loading player...
|2018/11/14
#AgurInfo7perlak Bostetako diligentzia: Kontxu Odriozolari maitasun deklarazioa

"Bostetako Diligentzia" arratsaldeko magazinaren gidari zen Agin Laburu. Une ederrak bizitu genituen Labururekin. Berari ere galdegin diogu bere perlak aukeratzeko, eta hauxe lehena. Kontxu Odriozola aktore azpeitiarrari egindakoa. Labururen lehen elkarrizketa izan zen, eta kantari jarri zuen Odriozola. Jolasean ibili ziren, maitasun deklarazio eta desafioak barne. Horrelakoak gertatzen dira elkarrizketatuak eta elkarrizketatzaileak ongi pasatzeko gogoa dutenean.

Loading player...
|2018/11/14
«Baliabide gutxirekin bide berriak urratu genituen»

Info7ko itxierarekin lotuta egiten ari garen solasaldi berezien baitan gaur aspaldiko lagunak elkartu ditugu Urruñako estudioko mahai borobilaren bueltan. Batetik, albistegietan urtetan aritutako Ekhiñe Atorrasagasti, bestetik, 5etako Diligentzia eta Jokoa Bai saioen gidari Agin Laburu, eta azkenik, Kalegorrian saioa bera gidatu izan duen Ion Telleria. Momentu hunkigarri hainbat gogora ekarri dituzte Eider Olazarrekin batera, eta, umorerako tarterik ez da falta izan.

Loading player...
|2018/11/12
#AgurInfo7Perlak Aitzol Barandiaran bertsolari txapelketak emititzen lehenak

Bertsolari txapelketak hasieratik finaleraino emititzen lehenak izan ginen Info7 irratian. Herriz herri jarraitzen genuen txapelketa, plazaz-plaza mugitzen genuen gure estudioa. Aitzol Barandiaran aritu zein G-Puntua jarraitzen gurean, Aitor Sarriegik irabazi zuen txapela. #AgurInfoPerlak tartean gogoratu du final horretan Aitzolek saioan entzuleari egindako agurra.

Loading player...
|2018/11/12
#AgurInfo7irratia Aitzol Barandiaranen bala zorrotzak

#AgurInfo7 tertulietara gonbidatu dugu Aitzol Barandiaran, gurean ere aritua baita. Baina ez da info7 irratiko mikrofonoetan aritu gidari lanetan soilik, elkarrizketatzaile izateaz gain elkarrizketatua ere izan baita. "Bi bala" taldearekin hainbatetan egon da gurekin. Hemen 'Gure Eroyak' bigarren diskarekin Eider Olazarrek egin zien elkarrizketa.

Loading player...
|2018/11/12
#AgurInfo7Perlak Aitor Sarriegi txapeldunari elkarrizketa

Info7 irratiak beti egin du apostu irmoa bertsolaritzan, bertsolari-txapelketak hasieratik finaleraino ematen lehenak izan ginen. Gipuzkoako 'G-Puntua' txapelketari egiten genion jarraipenaren gidari zen Aitzol Barandiaran. Aitor Sarriegik jantzi zuen gipuzkoako txapela. Noski, «Hitzen Lihoa» saioan elkarrizketatu genuen Sarriegi, ederki gogoratzen du momentua Doltza Barandiaranek.

 

 

Loading player...
|2018/11/12
#AgurInfo7Perlak Hitzen lihoa: Urratsak genero berdintasunerantz

Dozenaka kolaboratzailek osatzen zuten «Hitzen Lihoa» magazina, hori nabarmendu du Doltza Barandiaran gidariak. Besteak beste, genero berdintasuna lantzen zen astero kolaboratzaile ezberdinekin, eta bertan hartu zuen parte Arantza Campos EHUko irakasleak.  "Emakumea eta gatazka" gaia landu zuen Camposek, eta horixe aukeratu du saioko #perla moduan Doltza Barandiaranek.  EHUko Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun masterraren zuzendari zen orduan Campos.

Loading player...
Orria 7/ 10