|2017/12/15 11:56
"A8ko Jukutria" 4. kapitulua

Mattinek eta Joanek BECeko jukutria egiten hasi, eta hara, harrapatu dituzte! Mattin eta Joanek ez dakite zer egin. Sarriegiren aldeko iruzurra egiten badute, grabatutako frogak Iñaki Muruari bidaliko dizkiola zin egin die ahots ezezagun batek.

Loading player...
|2017/12/14 10:45
"A8ko Jukutria" 3. kapitulua

Joaneren kotxearen kanpoaldean jarri eta BECeko finalerako azpijokoa prestatzen hasten dira. Aitor Sarriegi txapel beltzarekin ikusi nahi dute Joane eta Mattinek. Joanek gairik errazenak jarriko dizkio Sarriegiri, bere estiloarekin ondoen funtzionatzen dutenak eta zer egingo du Mattinek? 

Loading player...
|2017/12/12 11:29
"A8ko Jukutria" 2. kapitulua

Elkar ezagutu arren, haserre segitzen dute. Joanek Mattini bertso epaileen defektu guztiak botatzen dizkio banan bana, nola puntuatzen dituzten gauza batzuk hain altu, ze gutxi puntuatu dituzten bertsolari batzuen saio onak. Aldiz, Mattinek Joanari gai jartzaileen defektu guztiak aurpegiratzen dizkio: ze puntu kaxkar jartzen dituzten, kartzelakoetan malkoak eta ospitalea nola derrigor jartzen dituzten. Haserreak haserre, diferentziak diferentzia, badute zerbait konpartitzen dutena....

Loading player...
|2017/12/06 11:32
"A8ko Jukutria" 1. kapitulua

Abenduaren 17a da, igandea, goizeko 7.00ak. Iritsi da egun handia, hemendik ordu gutxira igoko dira 8 finalistak oholtzara. Nor izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako irabazlea? Joane Azkaine gai jartzaile bezala aritu da txapelketa honetan. Autoan doa BEC-eko finalera, baina trafikoa ez da uste zuen bezain arina A8 autobidean, eta ondoko autoaren geldotasunak bere onetik atera du...
Info7 Irratiak ekoiztutako lehen mikro irrati-nobela da hau. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian girotua. Kepa Matxainen ardura izan da gidoia idaztea eta Joane Azkaine eta Mattin Arizmendi bi protagonisten ahotsak jarri dituzte Ixabel Etxeberriak eta Ander Edok.

Loading player...