«Kale saltzaileekiko poliziek duten jazarpenari amaiera eman behar dio udalak»

Pasaden ekainean Moussa izeneko kale saltzaile bat kalez jantzitako udaltzainak «bortizki» atxilotzen ari zirela, Donostiako Alde Zaharreko bizilagunak gertatutakoa salatzera gerturatu ziren, tartean Joseba Alvarez. Moussari atentatuaren kontrako delitua eta Alvarezi, desordena publikoak leporatu dizkiete. Udalari dei egin dio «migranteek ez dezaten poliziaren aldetik tratu txarrik jaso» eta udaltzaingoak defendatzen dituen abokatuak indarkeria matxistagatik inputatuta dagoela ohartarazi du Alvarezek.

Audio_placeholder

«Kale saltzaileekiko poliziek duten jazarpenari amaiera eman behar dio udalak»

Loading player...
Joseba Alvarez, jazotakoa komunikabideen aurrean salatzen. (Jon URBE/FOKU)
Joseba Alvarez, jazotakoa komunikabideen aurrean salatzen. (Jon URBE/FOKU)

.