Urrian Lesbosera eginiko azkeneko bidaian, Zaporeak Proiektuko arduradunek bertatik bertara ikusi zuten errefuxiatuekin lan egiten zuten elkarteen arropa biltegiak hutsik zeudela. Egoera ikusita eta negua gertu zegoela ohartuta, alarmak piztu eta arropa bilketa jarri dute martxan. Guztira 35 puntu jarri dituzte Hego Euskal Herrian arropak biltzeko. «Errefuxiatuen egoerak hobera egin ordez, okerrera» egin duela ohartarazi du Oraitz Garcia proiektuko kideak. Elikadura duin bat emateko xedez, Lesboseko Moria herrian sukalde berri bat jarri dute martxan.