Iker Urbina (abokatua): «Espainiar estatuak egindako europar legediaren urraketa babestu du Estrasburgoko Auzitegiak»

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak estatu espainiarraren zigor pilaketa ontzat eman eta ordu batzuetara, erabakiarekin harrituta daudela onartu digu Iker Urbina, kasuan defentsa lanetan ari den abokatuak.

Audio_placeholder

Iker Urbina (abokatua): «Espainiar estatuak egindako europar legediaren urraketa babestu du Estrasburgoko Auzitegiak»

Loading player...
Los abogados Haizea Ziluaga e Iker Urbina. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)
Los abogados Haizea Ziluaga e Iker Urbina. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)

Santiago Arrozpide, Alberto Plazaola eta Francisco Mugica euskal presoek jarritako helegitean aipatzen ziren hiru urraketetatik bakarra onartu du auzitegiak.  Honen esanetan, Santiago Arrozpide, Alberto Plazaola eta Francisco Mugicak ez zuten bidezko prozesu bat izan, eta ondorioz 2.000 euroko indemnizazioa eman beharko dio estatu espainiarrak Arrozpideri, eta 1.000 euroko indemnizazio bana berriz Plazaola eta Mujikari.

Aldiz, Auzitegiak dio ez dela euren askatasunerako eskubidea urratu, ezta lege batek ezarri gabeko zigor bat ez betetzeko duten eskubidea ere. Modu horretan ontzat eman du estatu espainiarraren zigorrak pilatzeko politika.