«Eskerrak eman behar zaizkio Harremanetarako Nazioarteko Taldeari Euskal Herrian sinesteagatik»

Aieteko Konferentziaren zazpigarren urteurrena betetzen da gaur eta ingurumari horretan, Aieteko Jauregian bertan, Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (HNT) bere ibilbidearen amaiera iragarriko du modu publikoan. Gertakizun hori oinarri hartuta beraz, Bake Bidean plataformako Anaiz Funosas elkarrizketatu dugu goizean, Kalegorrian saioan.

Audio_placeholder

«Eskerrak eman behar zaizkio Harremanetarako Nazioarteko Taldeari Euskal Herrian sinesteagatik»

Loading player...
Currin, Spektorowski y Kendall vendrán la próxima semana a Euskal Herria. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)
Currin, Spektorowski y Kendall vendrán la próxima semana a Euskal Herria. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)

HNT-k egindako lanaz, Estatuen partetik jasandako presioaz edota aurrera begira, konponbidearen hildotik Euskal herriak dituen erronka nagusietaz galdetu diogu Funosasi. Bake Bidean mugimenduko bozeramalearen hitzetan, «eskerrak eman behar zaizkio Harremanetarako Nazioarteko Taldeari Euskal Herrian sinesteagatik».