Joseba Otondo (Baztango alkatea) : «Burujabetza jatekotik hasten da»

'Zer Jan, Halako Baztan' proiektuaz aritu gara gaur, Karelean saioan, Joseba Otondo Baztango alkatearekin. Alkateak nabarmendu duenez, «bertako produktuak, tokikoak eta osasuntsuak, jateak duen garrantziaz herritarrak ohartaraztea da» ekimen honen helburu nagusia.

Audio_placeholder

Joseba Otondo (Baztango alkatea) : «Burujabetza jatekotik hasten da»

Loading player...
"Zer Jan, Halako Baztan" proiektua.
"Zer Jan, Halako Baztan" proiektua.

Otondoren hitzetan «elikadura jendartea alderik-alde zeharkatzen duen sistema bezala ulertzen dugu» eta ideia horretatik abiatuta jarri zuten martxan 'Zer Jan, Halako Baztan' proiektua. Azken batean, Joseba Otondok gaineratu duenez, «burujabetza jatekotik hasten da». Euskal Herrian ordea, gaur gaurkoz, elikadura subirautzatik oso urruti gaude.