Gaurko egunez hil zuten, Bergaran, Michele Angiolillo anarkista 1897. urtean

Astelehenero bezala, Martin Garitanok atzera begira jarri gaitu Karelean saioan eta uda garaian Euskal Herrian jazo diren gertakizun historikoetaz aritu da. Gaurkoan gainera, urteurren borobila hautatu du Martinek, 1897ko abuztuaren 20an hil zuten Michele Angiolillo anarkistaren historia kontatu baitigu.

Audio_placeholder

Gaurko egunez hil zuten, Bergaran, Michele Angiolillo anarkista 1897. urtean

Loading player...
Michele Angiolillo Bergaran.
Michele Angiolillo Bergaran.

1897ko abuztuaren 8an Canovas del Castillo Espainiako Lehen Ministroa Arrasateko Santa Ageda bainuetxean hil zuelako egin zen ezaguna Angiolillo. 12 egun geroago Bergaran hil zuten “garrote vil” delakoarekin.