Aizkorri-Aratz Parke Naturala: gizakiaren presentzia denboraren zimurretan galdua

Aizkorri-Aratz Parke Naturalak ia 16 mila hektarea ditu, Gipuzkoa eta Araba artean. Zegamatik, Araiatik zein Arantzazutik sar gaitezke. Azken honetan bada interpretazio zentru bat eta Amaia Vicente egoten da bertan.

Audio_placeholder

Aizkorri-Aratz Parke Naturala: gizakiaren presentzia denboraren zimurretan galdua

Loading player...
aizkorri
aizkorri

Mendi ibilaldi asko egin daitezke, Aizkorriko mendilerroa, Aloña, Aratz... Lurrazalean ez ezik, lur azpia zulatu du naturak mendeetan eta Arrikrutzeko kobetan sar gaitezke horretarako. Arantzazuko Santutegiaren ondarea eta egun batzuk pasatzeko ematen dituen baliabideak zinez onak dira plan politak egiteko.