Alatzne Etxaburua [EHko sega txapelduna] : «Etorkizuna ikusten diet Herri Kirolei»

Alatzne Etxaburua segalaria gonbidatu dugu gaur Karelean saiora. Pasa den uztailaren 15ean Emakumezkoen Euskal Herriko Sega Txapelketaren finala hartu zuen Kortezubik eta bertan, txapela jantzi zuen Alatzne Etxaburuak. Ez zen lehendabizikoa aldia, baina azkenekoa izango da erretiroa hartu baitu.

Loading player...
|2018/07/25 12:49
Alazne
Astondoa eta Etxaburua. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Orotara, segan lan luzean lau txapel eskuratu ditu, eta lan azkarrean bost aldiz izan da txapelduna. Berak esana da «kaleratarra» dela eta «kasualitatez» sartu zela segaren munduan. Hori bai, txiki-txikitatik aritu da kirolean eta lehian. Gaur, Karelean, bere kirol ibilbideaz, Herri Kirolen etorkizunaz eta etorkizunerako dituen proiektuetaz aritu gara Etxaburuarekin.

 

 
Loading player...
Loading player...


Altsasuko gazteen kasuak zauri sakona eragin du euskal jendartean eta Info7 Irratian injustizia honen gertuko jarraipena egin dugu hastapenetik. Horren erakusle da guztia hasi eta hilabate eskasera Altsasun bertan egin genuen irratsaio-berezia, helburu nagusia zuen saioak. Momentuan hainbat hedabidek zabaltzen zuten Altsasuko irudi iluna ezeztatzea. Maiz hitz egin dute Altsasuko Gurasoek Info7 Irratian. Hau da, azken elkarrizketa