«Mediterranear itsasokoak ez dira heriotzak, hilketak baizik»

Pasa den ostiralean abiatu zen Italia aldera Mugak Zabalduz karabana, errefuxiatuek bizi duten egoera latza salatzeko. Hirugarren urtez jarraian antolatu duten ekimen solidario honetan (Greziara eta Melillara egin zituzten aurreko bi karabanak) Europa osoko aktibistak batu dira, tartean ehundik gora euskal herritar. Horietako bat da Ana Altuna, Ongi Etorri Errefuxiatuak platafornako kidea. Berarekin eta plataformako Xabi Aretarekin solastu dugu gaur, Karelean saioan.

Audio_placeholder

«Mediterranear itsasokoak ez dira heriotzak, hilketak baizik»

Loading player...
La caravana de Mugak Zabalduz ha escenificado una marcha fúnebre. (FOKU)
La caravana de Mugak Zabalduz ha escenificado una marcha fúnebre. (FOKU)

Biek salatu dutenez, «Mediterranear itsasokoak ez dira heriotzak, hilketak baizik» eta egoera iraultzeko, «gizarte zibilaren papera eta aktibazioa» ezinbestekoa izango direla nabarmendu dute. Datorren igandean amaituko da aurtengo Mugak Zabalduz karabana, Bartzelonan eginen dute ekitaldi batekin.