Udaletxe Plazan, txupinazoaren osteko “unetxoan” dultzaineroak dira protagonista nagusiak

Eguerdiko 12etan zuziria jaurti eta festak eztanda egiten duenean, jendetza biltzen da urtero Iruñako Udaletxe Plazan. Horren ostean ordea, bada Sanferminetako beste “unetxo” bat. Geroz eta jarraitzaile gehiago dituena, gainera. Gaiteroek udaletxe atarian kontzertua eskaintzen dute eta hor ere une zirraragarriak bizitzen dira.

Audio_placeholder

Udaletxe Plazan, txupinazoaren osteko “unetxoan” dultzaineroak dira protagonista nagusiak

Loading player...
Los gaiteros han puesto a saltar a toda la plaza un año más. (José JORDÁN/AFP)
Los gaiteros han puesto a saltar a toda la plaza un año más. (José JORDÁN/AFP)

Hori ezagutzeko, Aitor gaiteroarekin solastu dugu gaurko Kalegorrian saio berezian. Haientzat, Sanferminetako momenturik bereziena, haien “unetxoa”, hori dela aitortu digu Aitorrek.