Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak salatu duenez, Bilboko Udalak ez du nahikoa baliabiderik eskaintzen hirian dauden errefuxiatu eta migrante guztientzat. Kritika horien aurrean, Juan Mari Aburtu alkateak esan du Gurutze Gorria arduratzen ari dela errefuxiatuei lehen harrera egiteaz. Biilboko alkateak esan duenez, erakunde honek 48 lagunentzako lekua duen aterpea ireki zuen pasa den astean eta beste 40 lagunentzako lekua izango duen bigarren aterpe bat irekitzeko lanean ari direla gaineratu du.