ASIER ERRASTI

Udako oporretarako 15 gomendio teknologiko

Udako oporretako bidaietarako eta egunerokorako erabilgarriak izan daitezkeen 15 gomendio teknologiko egin ditu Asier Errastik. Gomendio horietan badira aplikazioak, gadgetak eta gailuak. Ezagutzen ez ditugun lekuetako informazioa lortzeko, mapak deskargatzeko, argazkiak editatzeko, maletak ez galtzeko eta askoz gehiagorako gomendioak nabarmendu ditzazkegu.

Audio_placeholder

Udako oporretarako 15 gomendio teknologiko

Loading player...
Asier Errasti
Asier Errasti

15 gomendio teknologiko burutu ditugu `Kale Gorrian´saioko azken teknologia tartean. Horien artean udaran oso erabilgarriak izan daitezkeen aplikazioak, gadgetak eta gailuak aurkitzen dira.

Liburu elektronikoa: Hondartzan, igerilekuan edo edonon literatura ederraz gozatzeko gailua. Eskaintza zabala eskaintzen dute gaur-egun argitaletxeek euskarazko liburu digitaletan. Eta diru asko aurreztuko dugu honekin.

Google Maps offline: Koberturarik edo internet daturik gabe geratzen garen uneetarako “Google maps” aplikazioak bisitatuko dugun lurralde edo eremuaren mapa deskargatzeko aukera eskaintzen digu.

Kirola egiteko besokoa: Running, footing edo kirol saioetan mugikorra besoan eramateko aukera. Ariketa fisikoa monitorizatuko dugu honekin, baita saioan zehar, musika entzun ere.

Bluetooth bozgoragailua: Lagunekin edo familiarekin egiten ditugun txangoak musikaz girotzeko aukera ederra.

Ur-azpiko entzungailuak: Ur-kirolak gustuko dituztenentzako entzungailuak. Ur-azpian ere musikaz gozatzeko.
Google Traductor: Atzerriko hizkuntzak ulertzeko aplikazioa. Hiru eratan itzuli daitezke horiek; Audio bidez, testua idatzita edo kamera erabilita.

Gigaset Keeper: Bidaietan gure maleta lokalizaturik izateko balio duen gadget txiki eta merkea.

Google Lens: Mugikorreko kamera erabilita, inguruan ditugun kale, eraikuntza, plaza eta estatuez gehiago jakiteko erreminta. Gida-liburuen ordezkoa.

Bateria externoak: Oporretan gure mugikor edo tablet-eko bateria beterik mantentzeko gailua. Badira gainera, eguzki energiaz kargatzen direnak ere.

Akzio kamera: Arrisku kirolak praktikatzen dituztenen saioak argazkiz eta bideoz jasotzeko erabilgarria.

Fit pultsera adimentsuak: Kirol saioak edo eguneroko ariketa fisikoa monitorizatzeko gailua. Kaloriak, kilometroak, pultsazioak eta lo orduen inguruko informazioa jasotzeko aukera ezin-hobea.

Spotify Premium: Sortzaileak ordainduz (nahiz eta diru gutxi izan) musikaz offline gozatzeko tresna.
 
Mugikorreko kamerarako lenteak: Mugikorreko kamerari zukua ateratzeko gadgetak. Teleobjetiboak, angeluatze handikoak eta “arrai-begi” izenekoak dira erabilienak.

Adobe Lightroom: Mugikorrarekin atera ditugun argazkiak editatzeko aplikazio mugikor profesionala. IOS eta Android sistemetan erabilgarri eta doakoa.

GoTenna: Koberturarik ez dagoen mendiko guneetan erreskatea eskatzeko gadgeta. Larrialdi kasuetan gure kokapena bidaliko dio gertuen aurkitzen den erreskate talde profesionalari.