'Festa dezagun gaurdanik geroa' jai eredu askatzailearen bidean

Hasi dira herri eta auzoetako jaiak. 'Festa dezagun gaurdanik geroa' izenburupean irakurketa plazaratu du Euskal Herriko Bilgune Feministak. Irati Gonzalezek nabarmendu digunez, jaiak «jendartearen isla dira, urte osoko zapalkuntza, diskriminazio... erreproduzitzen diren guneak». Erasoei erantzun, autodefentsa feminista sustatu eta gozamena zentroan jartzeaz gain, aurten azpimarra jaien ereduan eta emakumeen parte hartzean jarri dute. «Jai eredu askatzaile bat sortzea guztion ardura delako», emakume kuotetatik haratago, «aurre diseinuan» parte hartzearen garrantzia nabarmenduz.

Loading player...
|2018/07/02 13:37
Captura_de_pantalla_2018-07-02_a_las_13
'Festa dezagun gaurdanik geroa' Euskal Herriko Bilgune Feminista

.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

 

 
Loading player...
Loading player...


Altsasuko gazteen kasuak zauri sakona eragin du euskal jendartean eta Info7 Irratian injustizia honen gertuko jarraipena egin dugu hastapenetik. Horren erakusle da guztia hasi eta hilabate eskasera Altsasun bertan egin genuen irratsaio-berezia, helburu nagusia zuen saioak. Momentuan hainbat hedabidek zabaltzen zuten Altsasuko irudi iluna ezeztatzea. Maiz hitz egin dute Altsasuko Gurasoek Info7 Irratian. Hau da, azken elkarrizketa