Herri-omenaldi hunkigarria egingo diote bihar Joxean Artze sortzaileari Usurbilen

Usurbildo Udalak eta herritarrek elkarlanean, egun osoko egitaraua prestatu dute biharko. Omenaldi honi begira jarri gara gaurko “Gakoa” saioaren azken txanpan eta horretarako, Alaitz Aizpurua herriko Kultura zinegotzia elkarrizketatu dugu.

Audio_placeholder

Herri-omenaldi hunkigarria egingo diote bihar Joxean Artze sortzaileari Usurbilen

Loading player...
Joxan Artze, artxiboko irudian. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Joxan Artze, artxiboko irudian. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Pasa den urtarrilaren 12an zendu zen Usurbilgo sortzailea. Poeta, txalapartaria, Ez Dok Amairuren sortzaile eta parte, euskal literaturaren zutabe garrantzitsuenetako bat izan zen Joxean Artze (Usurbil, 1939). 60ko hamarkadan euskal kultura berritu eta bizitu zuen artista klabea.