Elena Jimenez

Femenino maskulinoei amorrua

Marimutila halakoa! Qué poco femenina! Marikoi! Qué basta eres!  Nenaza! Maritxu! Bollera!   Halako esaldiekin lotutako haurtzaroa dugu batzuk, askok.

Audio_placeholder

Femenino maskulinoei amorrua

Loading player...
talaiatik Elena Jimenez
talaiatik Elena Jimenez

Espeziearen paradigmatik, arra- emea eta exijentzia dimorfikotik dator.

Sexuen paradigmatik berriz, ezin da exijentzia hau sostengatu. Errealitate ugariak ulertzeko bidea ematen baitu. Emakumeak eta gizonak osagai berdinaz eginak baikaude, bakoitza kopuru ezberdinetaz, nahiz eta batzuengan arruntagoa izan, hainbat gauza, ezaugarri.

Hortik, erraza da ulertzea, femenino, maskulino hitza entzute hutsak sortzen duen amorrua!

Halaxe ere, amorrua sortzen da, emakume edo gizonen bat esponente femenino gorena bezala ikusitakoan. Guri egindako esijentziaren isla bilakatuko delako. Eta hor agertzen zaizkigu beste ikurrak, panpinak eta matxoman mezpresagarriak. Emozioak buru gutxi izaten dute.

Nolabait bat egiten zuelako dimorfismo horretatik exigitzen ziguten feminitatearekin. Baina kontuz! Emozio horri eusten dio pentsamendu berdina da, dimorfikoa. Pentsamendu dimorfiko horri, eta pentsamendu-sistemari eusten diogu, nahiz eta kontra egin nahian ibili.

Bizipen horietatik gatozenak, femenino eta maskulino hitzak entzuterakoan, erne jartzen gara.

Orduan haserretu gaitezke, ezaugarri femenino horiekin eta bereak egiten dituzten gizon-emakumeekin. Ezaugarri horiek deusezta dezakegu.

Baina horrela bi gauzak konfunditzen ari gara,, ezaugarriak eta benetan, kaltegarria izan zaiguna, exijentzia, bete heharra ... eta juxtu hortan dago gakoa. Datorren lekutik datorrela, besteari inposatzea nolako izan behar den. Nahasten dugu agintea, agindutakoarekin. Arazoa ez dago gona eta galtzetan, “bete beharrean” baizik.

Erne! Modu horretan ezonartzeak, esijentziak, sostengatzen duen pentsamendu-egitura bizirik dirau. Guk geuk ere, pentsamendu dimorfikoaren bermatzileak bilaka gaitezke.

SEXUALITATEA HEZKUNTZAN. Intersexualitatearen gorabeherak (aurrerantz ala atzerantz)2012 Jorge Ortega http://www.hikhasi.eus/Artikuluak/20160501/sexualitatea-hezkuntzan-intersexualitatearen-gorabeherak-aurrerantz-ala-atzerantz

El sexo contrario produce sexos contrariados. Xamu Diez de Arrese

https://sexologiaenredessociales.wordpress.com/2014/05/19/sexo-contrario/