Eguraldi txarrari aurre egiteko trikitixa aditzea onena!

Euskal kantugintza atalean Maixa Lizarribarren bisita jaso dugu gaur. Atzera begira jarri ohi gara atal honetan, baina berrikuntzekin eman diogu gaur hasiera tarteari. Gozategik diska berria atera baitu «25 urte hauetan lan handia egin du Gozategik eta hori islatzen da azken lan honetan» esan digu Lizarribarrek. Baina aipatu ditugu doinu zaharragoak ere noski.

Loading player...
|2018/06/12 13:24
Trikitixa_txapelketa
Trikitixa txapelketak

Besteak beste, Goztaegiren 'Zingel'abestia aditu dugu:

Trikitixa doinuekin jarraitu dugu, baina doinu oso ezberdinekin «Elektro-swing euskalduna» hala definitzen du Koban taldeak bere burua. Kalegorrian-etik ere pasatu dira hemen entzun dezakezue elkarrizketa. Hauxe aditu dugun kantua: señora bat Akelarre batean. 

Kepa Junkera aipatzeko tartea ere hartu du Lizarribarrenek. «Musika egiteko makina bat da» esan du gurean Junkerari buruz. Orain "FOK" diskarekin ari da lanean, musikari katalanekin grabatutako diska bikoitza. Aurretik aritu zen Galiziako abeslariekin, oraigoan herrialde katalanetako musikarekin. Diska lasaia dela aurreratu digu Maixak.

 

Euskal Trikitixa elkarteak martxan jarritako maketa lehiaketaz ere aritu gara. Parte hartzaile bakoitzak trikitixa kantu bat aurkeztu behar du lehiaketan eta horietatik 10  aukeratu egiten dira. Aukeratuekin diska bat grabatuko da eta Durangoko Azokan aurkeztu. Hona hemen azken edioan aukeratuak izan direnak.

Ttipika taldea izan zen joan den urteko aukeratutako bat, hemen beraien kantua: Ezinaren eginaz