Txikerra (Nagusia Etxea): «Adineko pertsonak gara eta ez dugu onartzen Udalak gu infantilizatzea»

Erromoko Nagusia Etxea eraikiniko erabiltzailea da Txikerra. Berarekin solastu dugu Gakoa saioan eta salatu du Udalak “infantilizatu” nahi dituela. Hori bai, Txikerrak nabarmendu duenez «adindunak gara, helduak, eta badakigu zer nahi dugun», alegia, Nagusia Etxean segitu nahi dutela Getxoko Udalak proposatzen dien alternatiba ez dutelako egoki jotzen.

Audio_placeholder

Txikerra (Nagusia Etxea): «Adineko pertsonak gara eta ez dugu onartzen Udalak gu infantilizatzea»

Loading player...
Jubilados de Erromo se han encerrado en el centro de mayores. (@GetxokoEHBildu).
Jubilados de Erromo se han encerrado en el centro de mayores. (@GetxokoEHBildu).

Duela hiru urte Kultur Etxe berrira lekualdatzeko proposamena egin zitzaien Nagusia Etxeko erabiltzaileei, baina espazio berria beraien beharrizanetara egokitzen ez denez, Nagusia Etxea mantentzearen alde borrokan diraute ordutik.