Euskara indartzeko Udaltop jardunaldiak Euskaraldia izango du zimendu nagusia

Euskal hiztun berriak sortu eta dakitenentzat erabilera eta sustapenerako ekosistema sortzea izan litezke erronkarik nagusienak euskararentzat. Hori guztia ardatz hartuta, Udaltop jardunaldiak egingo dituzte hamargarrenez. Erakundeetan aritzen diren euskara zerbitzuetako profesionalak elkartuko dira bihar eta etzi Lasarte-Orian. Esperientziak elkartrukatzeaz gain, erakundeek elkarrekin jardunez urrats asko eman daitezkeela uste dute. Euskaraldia ate joka, honi buruzko berriak ere izango dira. Gotzon Egia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zerbitzuburua eta Estepan Plazaola, Bergarako Udaleko Euskara zerbitzuburua gonbidatu ditugu.

Audio_placeholder

Euskara indartzeko Udaltop jardunaldiak Euskaraldia izango du zimendu nagusia

Loading player...
Udaltop.jpg
Udaltop.jpg

.