Kontinente osoko itsas kultura Pasaiako Itsas Festibalean

Europako ontzi tradizionalak ikusteko aukera egongo da ostegunetik astelehenera bitartean Pasaiako badian. Nazioarteko itsas topaketa ikusgarria izango da Itsas Festibala. Ontzi tradizional ezberdinak etorriko dira, tartean Amerikaren independentzia gerran laguntzeko frantsesek erabili zuten Hermione. Albaolako Mikel Leozek esan digunez, «ohartuko gara alboko herriak izanagatik ere, baserriekin gertatzen den moduan zein ezberdinak diren ontzi tradizionalak». Uretako jardunari, Pasaia osoan egongo diren kontzertu, artisau feria eta ekimen ezberdinak gehitu behar zaizkio.

Audio_placeholder

Kontinente osoko itsas kultura Pasaiako Itsas Festibalean

Loading player...
Pasaiako Itsas Festibala
Pasaiako Itsas Festibala

.