«Cote Cabezudo kasuaren inguruan zegoen isiltasuna jasangaitza egiten zitzaigun»

Elkarretaratze isila egin dute gaur Donostiako udaletxearen atarian, «Kote Cabezudoren biktimontzat justizia» lelopean eta horren harira, Gakoa saioan protesta horretan bozeramale moduan aritu den Kote Camacho elkarrizketatu dugu.

Audio_placeholder

«Cote Cabezudo kasuaren inguruan zegoen isiltasuna jasangaitza egiten zitzaigun»

Loading player...
Concentración del movimiento de apoyo a las víctimas de Kote Cabezudo ante el Ayuntamiento de Donostia. (Gorka RUBIO/FOKU)
Concentración del movimiento de apoyo a las víctimas de Kote Cabezudo ante el Ayuntamiento de Donostia. (Gorka RUBIO/FOKU)

Protestan bildutakoen arabera, «Cabezudok 30 urtez egindako erasoak» salatu eta bere biktimei babesa adierazteko bildu dira gaurkoan. Aldi berean, hirian adin txikikoei egindako abusu kasu gehiago badaudela esan dute bildutakoek, eta isiltasunarekin hautsi behar dela aldarrikatu dute, halakoak berriro gerta ez daitezen.