Sanferminetako eraso sexistaren sententzia aztergai, Garbiñe Biurrun epailearekin

2016ko sanferminetan izan zen eraso sexista larriaren inguruko sententzia ezagutu dugu gaur eta Gakoa saioan, epaia bera aztertu nahi izan dugu Garbiñe Biurrun epailearen laguntzaz.

Audio_placeholder

Sanferminetako eraso sexistaren sententzia aztergai, Garbiñe Biurrun epailearekin

Loading player...
Pancarta en Iruñea. (Iñigo URIZ / FOKU)
Pancarta en Iruñea. (Iñigo URIZ / FOKU)

Erasoa gertatu eta ia bi urtera eman dute 2016ko Sanferminetan emakume bati taldean egindako erasoari buruzko epaia. Sexu abusu delituagatik zigortu dituzte bost gizonak, eta bederatzi urteko kartzela zigorra bete beharko dute, eta 50.000 euroko kalte-ordainak eman beharko dizkiote biktimari. Epaileen ustez beraz, ez zen biolentziarik egon eta argudio hori oinarri hartuta bortxaketa delituagatik absolbitu egin dituzte bostak.