Euskal kulturaz gozatzeko, "Artxipielagoa" ikuskizuna Basteron

Ostiral honetan Artxipielagoa ikuskizuna ikusteko aukera izango duzue Andoaingo Bastero Kulturgunean. Artxielagoa, disziplina ezberdineko irlek osatzen duten ikuskizuna da.  Andoni Egaña bertsolaria, Ainhoa Garmendia sopranoa, Pello Ramirez txelo eta soinu jotzailea, German Ormazabal piano jotzailea, Belen Ibarrola artista eta Garkoitz Mendizabal txistulariak osatzen dute artxipielago anitz hau. Mendizabalek eman dizkigu xehetasunak.

Audio_placeholder

Euskal kulturaz gozatzeko, "Artxipielagoa" ikuskizuna Basteron

Loading player...
Artxipielagoa
Artxipielagoa

Asko du inprobisazioz Artxipielagoak, eta tokian toki egokitutakoa da, berezia izango da horregatik Andoaingoa. Iruñean estreinatu zuten eta geroztik oso harrera beroa izan du «benetan oso ona, oso jendetsuak izan dira» esan du gurean Mendizabal txistulariak, eta partehartzea handia izaten dela «denak arituko gara kantuan».