Errauskailuaren kontrako aldarria Gipuzkoa osoko anbulategi atarietara iritsi da gaur

Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta, Gipuzkoako hogei bat anbulategietan elkarretaratzeak egin dituzte gaur arratsaldean “Osasuna bermatu, erraustegia gelditu” lemapean. Info7 Irratian Andoaingo anbulategi atarian egiten ari ziren elkarretaratzera jo dugu zuzenean eta Julen Begiristain Errausketaren Aurkako Mugimenduko kidearekin hitz egin dugu.

Audio_placeholder

Errauskailuaren kontrako aldarria Gipuzkoa osoko anbulategi atarietara iritsi da gaur

Loading player...
Erraustegiaren aurkako protesta Lasarten.
Erraustegiaren aurkako protesta Lasarten.

Bere hitzetan “azken aldian erraustegien inguruan argitaratu diren albisteak kezka areagotu besterik ez dute egin gizartean”. Zentzu horretan, gogora ekarri ditu Anbereseko erraustegiaren leherketa eta AEBetan eta Sardinian kiskali zirenak ere.