[3. EGUNA] #AltsukoakAske: tabernariak dio ez zela liskarrik izan

Madrilgo auzitegi berezian altsasuko gazteen kontrako epaiketaren hirugarren auzi-saioa ospatu da gaur eta astelehentik egiten ari garen moduan, gaur ere Martxelo Diaz GARA egunkariko kazetariaren eskutik ezagutu ditugu auzi-saioaren inguruko xehetasun eta ñabardura guztiak.

Loading player...
|2018/04/18 20:38
0418_eg_altsasu
0418_eg_altsasu

Lekukoen txanda izan da. Besteak beste, Koxkako zenbitzariak, jabeak eta tabernaren kanpoaldera joan ziren foruzainek deklaratu dute. Eta, berriz ere, atzo ikusi ahal izan genuen bezala, bi bertsio kontrajarri azaleratu dira: auziperatuena eta herriko lekukoena batetik eta Gurdizia Zibilarena bestetik.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

 

 
Loading player...
Loading player...


Altsasuko gazteen kasuak zauri sakona eragin du euskal jendartean eta Info7 Irratian injustizia honen gertuko jarraipena egin dugu hastapenetik. Horren erakusle da guztia hasi eta hilabate eskasera Altsasun bertan egin genuen irratsaio-berezia, helburu nagusia zuen saioak. Momentuan hainbat hedabidek zabaltzen zuten Altsasuko irudi iluna ezeztatzea. Maiz hitz egin dute Altsasuko Gurasoek Info7 Irratian. Hau da, azken elkarrizketa