[ERREPORTAJEA] Tobacco Days, harribitxien liburudendan

Bada liburuak eta liburuak. Tobacco Daysen aurkituko dituzunak gustuz aukeratutakoak dira «ikerketa lan bat dago liburu bakoitzaren atzetik» dio Ines Garciak. 5 hilabete pasa dira Tobacco Days liburudendak ateak ireki zituenetik. Tabakalerako plazan, liburu artean irrifarre batekin egingo dizue ongi etorria Ines Garciak.

Audio_placeholder

[ERREPORTAJEA] Tobacco Days, harribitxien liburudendan

Loading player...
INES GARCIA TOBACCO DAYS
INES GARCIA TOBACCO DAYS

GAROA liburudendatik pasa eta gero saltoa eman eta bidea abiatu du Tobacco Daysekin. Baina ez da ohiko liburudenda hau,  hurbildu bezain abudo ohartuko zarete horrekin. Te bat eskuartean solasaldi luze bat izan dugu Inesekin, aritu gara liburuetaz eta baita musikaz ere, ezin baita alde batera utzi Inesen beste ofizioa.

Liburu gomendioak egiteaz gain, Ines Garcia dj-a izaki, berari galdegin dizkiogu erreportaje honetan jarritako abestiak. Lehena guk aukeratu dutu, The XX 'VCR' kantua, besteak hauek.

Soul Clap - Future 4 Love ft. Nick Monaco & Billy "Bass" Nelson (Jolly Mare Remix)

 

Palms Trax - Honey Lemongina