Elvis Presleytik....nazioarteko kroketaren egunera

Nola esplikatu Ander Edo estudiora etortzen den bakoitzean sortzen den lurrikara. Ezin da, eta are gutxiago Eneko Santxezen konpainian badator. Hasi dira Rock and Rollaren erregeaz hitz egiten, (benetan, hilda al dago?) eta bukatu dute gure egutegian ditugun nazioarteko egunak gogoratzen. Eta bai, ez da txantxa, existitzen da Nazioarteko Kroketaren Eguna, urtarrilaren 16an da.

Audio_placeholder

Elvis Presleytik....nazioarteko kroketaren egunera

Loading player...
Kroketa
Kroketa

Eta hara, kroketak gora kroketak behera, ez dakigu oso ongi nola, baina mundua laua ote denaren kezka ere badute Enekok eta Anderrek. Azken honen agindua jarraituz, hemen Quark saioan emandako azalpenak.