“Ez dugu onartzen irakasle erasotzaile batek EHUn klaseak ematen jarraitzea”

Pasa den asteko greba feministaren testuinguruan Leioko EHUko Kanpusean gertatu zen erasoa ezagutzeko, unibertsitateko mugimendu feministako kide bat elkarrizketatu dugu gaur, Gakoa saioan.

Audio_placeholder

“Ez dugu onartzen irakasle erasotzaile batek EHUn klaseak ematen jarraitzea”

Loading player...
Leioako mugimendu feministak agerraldia egin du Medikuntzako Fakultatearen aurrean. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Leioako mugimendu feministak agerraldia egin du Medikuntzako Fakultatearen aurrean. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Martxoaren 8ko mobilizazio eta greba egunaren harira, Unibertsitatean gertatu zen erasoa salatzeko prentsaurreko masiboa egin dute gaur, eguerdian, Leioan (Bizkaia) dagoen EHUko medikuntza fakultatearen atarian. Martxoaren 8ko mobilizazioen harira, Leioako Mugimendu Feministak kalejira bat antolatu zuen EHUren Bizkaiko campusean. Ikasle, irakasle eta langileen partetik "erantzun oso positiboa" jaso zutela azaldu dute, baina, medikuntzako fakultatera sartu zirenean, irakasle batek "zuzenean erasotu" ziela salatu dute. Erasoa deitoratu du mugimendu feministak, baina, momentuz, "beldurragatik" irakaslea ez salatzea erabaki dutela azaldu dute. Zentzu horretan, EHUri "jarrera aktiboa" hartzea eskatu diote, eta "egoeraren larritasun mailara" egokituko diren erantzunak eskatu dituzte, alegia, irakaslea kanporatzea.