“Eskoletan segregazioa geroz eta altuagoa da eta horren arduradun nagusia Jaurlaritza da”

Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataformak Gasteizen pairatzen duten eskola-segregazio larria salatu du gaur prentsaurrean eta Lakuako Gobernuari berandutu baino lehen neurriak hartzeko eskatu dio.

Loading player...
|2018/02/26 20:11
Gasteiz
Concentración en Gasteiz contra la segregación del alumnado. (Jaizki FONTANEDA / ARGAZKI PRESS)

Datu esanguratsuak eman dituzte, hara nola, Gasteizen ikasle etorkinen %92 eskola publikoetan matrikulatzen dela. Gaur egun, Gasteizeko 19 ikastetxetan ikasle etorkinen bataz-bestekoa %30tik gorakoa da eta eta beste 8 eskoletan berriz, %50tik gorakoa. Honen harira, Ainhoa Astigarraga, Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataformako kidea, elkarrizketatu dugu Gakoa saioan.