www.felipegonzalez.GAL

Egin froga, eta sartu zure bilatzailean «www.felipegonzalez.gal». Bai, existitzen da helbide hori. Nork erregistratu du orri hori? Hara, Felipe Gonzalez presidente sozialistaren biografiaren webgunea da, baina galegoz. Kasualitatea! Gaur Ander Edo kolaboratzaileak webgune xelebreak ekarri dizkigu, gutxirako balio duten webguneak alegia.  "Tontakeritan" pasa zuen atzoko arratsaldea eta txorakerien TOPa ekarri digu gurera.

Audio_placeholder

www.felipegonzalez.GAL

Loading player...

 

2.Esviernes

Bigarrena, esviernes.com iristen zaizkizue zuei “ya es viernes” moduko mezuak watshapera? Izaten da jendea horrelakoak bidaltzeko ohitura duena. Ba tira, webgune honek ohartaraziko dizu zenbat egun falta diren ostiralerako.

 

3.Milliondollarhomepage

Miloi bat dolar balio duen web guneaa da hau. Gertatzen al zaizue interneten ari zaretela, iragarkiz betetzen zaizuela pantaila? Ba hemen duzue web gune bat publizitatea besterik ez duena. Alex Tew Estatubatuarrak sortu zuen webgunea da. Zertarako balio duen? Ba Alex Tewri galdetu beharko diogu...


4. Fake name generator

Datuak eta datuak, zenbatetan eskatu dizkizuete zuen datuak interneteko guneren batean sartzeko? Erabiltzaile bat sortzea eskatzen dute toki askok eta batzuetan gure datuak ez ematearren hauek asmatzen ditugu. Horrelako egoeraren batean egon zarete noizbait? Bukatu dira zuen arazoak.



5. Ze demontre egingo dut gaur afaltzeko

Egun luzea izan duzu, nekatuta zaude eta zeozer afaldu behar... baina, zer? Batzuetan erabaki zaila izaten da. Ba hauxe da zuen webgunea http://whatthefuckshouldimakefordinner.com hemen errezeta bat proposatuko dizue. Bi aukera erantzuteko (ez dut haragirik jaten edo ez zait hau gustatzen). Azkenean liburu bat promozionatzeko web gune bat besterik ez da baino errezeta intersgarriak ematen ditu gutxienez.

6. Procatinator

Zer du webgune honek? Ba ez dakigu. Zuek esan.Katuak gustoto ez badituzue, ez ikusi!

 

7.Lanean golpe zorrik ez jotzeko

Zenbat aldiz ikusi dituzu lankideak zure pantailara begira? Ba hauxe duzu lanean jo ta su zabiltzala erakusteko zure webgunea.