Jazarpen ideologikoaren biktima izan dela salatu du Gaindegiak

Gaindegia ere jo-puntuan. Elkarteko kideek gaur bertan jakitera eman dutenez, jazarpen ideologikoaren biktima izan dira. Jazarpenaren iturburua Gipuzkoako Diputazioak 2013an eta 2014an Gaindegiari emandako laguntzei Espainiako Gobernuko Ordezkaritzak jarritako salaketan kokatu behar da.

Audio_placeholder

Jazarpen ideologikoaren biktima izan dela salatu du Gaindegiak

Loading player...
Imanol Esnaola Gaindegia
Imanol Esnaola Gaindegia

Salaketa hori oinarritzeko, Espainiako Poliziak ikerketa bat baliatu zuen Euskal Herriko Ekonomia eta Gizarte Garapenerako Behatokian aritzen ziren hainbat langileren inguruan. Kontua da, auzi-administratibo bat izan zen arren, ikerketan Gaindegian aritutako 25 lagunen afiliazio sindikala, militantzia politikoa, alderdi politikoekin izandako harremana, hautagaitzetan izandako parte hartzea edota Gaindegiako kideen iritzia ikertu zituela polizia espainiarrak. Salaketa honen hairra beraz, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaola elkarrizketatu dugu gaur, Gakoa saioan.