Gaurko gako informatibo nagusiak Iñaki Sotoren eskutik

Ostegunero bezala, GARA egunkariko zuzendariak biharko portadaren nondik-norakoak azaldu dizkigu Gakoa saioan.

Audio_placeholder

Gaurko gako informatibo nagusiak Iñaki Sotoren eskutik

Loading player...
Iñaki Soto video
Iñaki Soto video

GARAren biharko titular nagusiak Gasteizeko legebiltzarren ia erabateko adostasunarekin onartu den adierazpen bati egingo dio erreferentzia. Zehazki, Gasteizeko Legebiltzarreko talde guztiek, PP salbu, legez besteko proposamen bat adostu dute Espainiako Gobernuak legebiltzarraren ahalmen legegilean izaten ari den "esku hartzea" salatzeko eta Rajoyren gobernuari erabaki horiek "errespeta" ditzan eskatzeko. Eta biharko portadako argazki nagusia berriz, Cyril Ramaphosa Hegoafrikako presidenteari eskainiko dio GARAk, Sotoren hitzetan “Ramaphosa-ren izendapenak ilusioa piztu du munduko ezkerraren baitan”.