Mikel Urdangarain (Ernai): “Estefania Beltran de Herediak egin digun salaketa ahula eta merkea da”

Mikel Urdangarin, Ernaiko bozeramaleak, Lakuako Segurtasun sailburuak egindako salaketei erantzun die Gakoa saioan. Izan ere, Estefania Beltran de Herediak gogor jo du gaur Ernai gazte antolakundearen kontra. Beltran de Herediaren hitzetan, Ernaik Ertzaintzaren kontrako pankartak jarri zituen atzo Euskal Herriko txoko desberdinetan eta hori dela eta, Ernairen kontrako ikerketa abiatu dutela baieztatu du sailburuak.

Loading player...
|2018/02/14 20:59
Tortura
Pancarta contra la tortura colocada en Bilbo. (@ErnaiBilbo)

Salaketa edo ikerketa horri erantzunez berriz, Ernaiko Mikel Urdangarinek esan du “gogor plantak” egiten baditu ere, bere salaketa “ahula eta merkea” dela. Urdangarinek berak argitu du baina, ez dakitela zein pankartataz ari den Segurtasun sailburua, azken honek ez duelako daturik edo zehaztapenik eman. Edozein kasutan, atzo torturaren errealitatea salatzeko helburuarekin “Nork aginduta?” galdera luzatu zutela gaineratu du Ernaiko kideak, “argi baitugu Euskal Herrian tortura sistematikoa izan dela eta ondorioz, erantzule zehatzak dituela”. Mikel Urdangarinek nabarmendu duenez, Jaurlaritzak EHUri eskaturiko torturaren inguruko txostenean Ertzaintzari loturiko 336 tortura kasu zehazten dira. Zentzu horretan, “agintari gisa herritarren kexak entzun beharrean” horiek kriminalizatu nahi izatea egotzi dio Estefania Beltran de Herediari.