Hain zuzen, gaurko adierazpenaren balorazioa egiteko Euskal Herri mailan herri kurduarekiko elkartasuna sustatzen duen ekimeneko kide Iñigo Leza gonbidatu dugu gurera. Bere hitzetan, “nazioarte mailan inork gutxi babesten ditu kurduak, besteak beste, kapitalismoaren alternatiba izan daitekeen sistema bat erakitzen ari direlako”. Herri kurduaren aldeko ekimeneko kideak bestalde, positiboki baloratu du Gasteizeko Parlamentuak gaur onartu duen adierazpena.