60 minutu, Estatuen espetxe politika deskribatzeko

Espetxe politikak eragiten duen zauria deskribatzeko milaka ahots bildu genitzakeen Bilboko manifestazio erraldoiak hartu dituen ia bi kilometroetan zehar. Guk ordea, horietako gutxi batzuk baino ez ditugu bildu 60 minutuko erreportaian, dispertsioak eragiten duenaren lagin bat izango direlakoan.

Audio_placeholder

60 minutu, Estatuen espetxe politika deskribatzeko

Loading player...
Imagen aérea de la movilización de Bilbo. (ARGAZKI PRESS)
Imagen aérea de la movilización de Bilbo. (ARGAZKI PRESS)

Aurtengo manifestazioan protagonismo berezia izan duten motxiladun haurren errealitatea ezagutzeko adibidez, euren amekin hitz egin dugu. Sare-k antolatuta goizean izan den mahai-ingurua erreportai batean bildu dugu eta gaurko mobilizazioan parte hartu ahal izateko bisitarik gabe geratu direnen lekukotza biltzeko berriz, urtero-urtero manifestazio buruan joan ohi diren senideekin solasean aritu gara. Gainera, Mirentxineko furgonetan igo eta ekimen solidario honetan urteak daramatzan herritar bat ere elkarrizketa dugu. Horrekin batera euskaldunak ez izan arren, Euskal Herriaren alde eta euskal preso eta iheslarien alde aritzen diren militante solidarioen hitzak ere bildu ditugu eta, nola ez, espetxeak suposatzen duena bereziki ongi ezagutzen duten preso ohien testigantzak jaso ditugu.