Azken garagardo tartea izaki, garagardo bereziak dastatu ditugu. Santo Cristo Galizarrek gaztainarekin egindakoa; Montseny kataluniarrek brandy upeletan ondutako Mala Vida; Garagart arabarrak ardo upeletan egindako lehen seriea; eta Gënstaller Bräu alemaniarraren Afflumicator ketutako garagardoa. Zapore berezia dutenez, bakoitzak puntuazio ezberdina eman diegu. Zeuk ere dastatu eta egin rankinga!