Aste honetan 33 familia bueltatu dira Ondarruko Kamiñaldeko auzora, falta diren 7 familiak urtarrila aldera izango dute bueltatzeko aukera. Aiert Etxaniz bizilagunarekin hitz egin dugu gaur "gazi gozoa da. Sartu zara zure etxera baina oraindik bizilagunak da". Ondarruko Udalak erakutsitako jarrera ere azpimarratu du, beste instuzioak ez bezala, egon egon baita beti, eta mailegu handia hartu behar izan du herritarrak laguntzeko. "Udalak diru bat jarri duelako gaude gu gure etxeetan" esan du argi eta garbi.