"Larrun ukitzen bada izan behar da kentzeko eta ez gehitzeko"

Akitaniako Departamentuak Larrun 2020 proiektua aurkeztu du berriki. 36 milioi euroko proiektua da eta honek izan ditzaken ondorio larrietaz jabeturik  "Larrun ez hunki" kolektiboa sortu dute Azkaine, Sara, Urruña eta Berako herritarrekin.  Proiektua hiru zatitan dago banatuta, lehena: harrera eta aparkalekua; bigarrena, trenari dagozikion berrikuntzak, eta hirugarrena eta zati ikusgarreina: tontorra.  Besteak beste kasko osoa inguruatzen duen pasarela egin nahi dutela esan digu Ellande Alfarok.

Audio_placeholder

"Larrun ukitzen bada izan behar da kentzeko eta ez gehitzeko"

Loading player...
Larrun egitasmoa
Larrun egitasmoa

Alfaron proiektuaren xehetasunak eman dizigu, eta beraien kezka argitu bagoi gehiago jarri nahi dituztela eta kalkulatzen dutela bisitarien kopuruak %30 egingo duela gora.  gaur egun 360.000 bisitari izan ditu Larrunek iaz (trenez igotzen direnak). Alfarok azaldu digu berrikuntza batzuk egitea beharrekoa dela baina badutela kezka nagusi bat "bisitari kopurua emendatu nahi dute, eta tren horiek betetzeko atrakzioa sortu nahi dute kaskoan".