Tarifara iritsi da Mugak Zabalduz EHko Karabana

Ivan Cabezon Melilla helburu duen Mugak Zabalduz karabanako kidea da. Tarifan harrapatu dugu. Bertan egin dute azken protesta, aurretik egin dituzte Bardeetan, Algeciran edota Sevillan. Laster mugituko dira Malagara, bertan protesta egingo dute hesietan jartzen diren kontzertinak ekoizten diren enpresaren aurrean. Kontzertina hauek hesia gurutzatzen saiatzen diren

Audio_placeholder

Tarifara iritsi da Mugak Zabalduz EHko Karabana

Loading player...
Mugak Zabalduz TARIFA (LABen argazkia)
Mugak Zabalduz TARIFA (LABen argazkia)

Hemen Karabanak egindako protesta batzuk:

 

Iaz Greziara joan ziren hamarnaka euskal herritar, protesta egitera europako atzerriko politiken kontra, mediterraneoan bizitzen ari den krisi humanitarioaren aurrean ez duelako ezer egin. Ordea, gure etxetik hurbilago ere badugu bertze muga bat. Melilla. Horregatik, aurten ere, karabana antolatu dute Euskal Herritik Melillara. 200 herritar baino gehiago batu dira MUGAK ZABALDUZ karabanara, eta bidean daude orain. Joan den ostiralean atera ziren hegoalderuntz.