GARA egunkarian Txex Etxeberrik gaur eskainitako elkarrizketan aurraratu du ETAren armagabetzea Frantziako hauteskundeen aurretik gauzatuko zela. Ondoren etorri da Le Monde egunakiaren albistea, beste iragarritako armagabetzeari data zehatza jarriz: apirilak 8.
Luhuson atxilotu zuten Txetx Etxeberrik Le Monde egunkariari iragarri dio apirilaren 8rako ETAren armagabetzea gauzatuko dutela. Desarmea oztoporik gabe gauzatu nahi dute «bakearen artisauek». Gaineratu dute bermeak nahi dituztela estatu frantziarrak armak era egokiak jaso ditzan, armak identifikatu ditzan, eta begirale inpartzialak nahi dituzte prozesua era egokian egiten dela bermatzeko.
Gobernu espainiarrak esan du ETAk bi gauza egin behar dituela: desarmatu eta desegin. Iñigo Mendez de Vigo Espainiako gobernuko bozeramailearen adierazpenak.
Hego Euskal Herriko bi lehendakariek baikorki baloratu dute iragarpena, Iñigo Urkulluk esan du bere esku dagoen guztia egingo duela, Uxue Barkosek, berriz, konpromisoa dutela ETAren desarmea behin betikoa izan dadin.
Iñigo Urkullu lehendakaria
Uxue Barkos lehendakaria
Jean-René Etchegaray Baionako alkate eta Euskal Elkargoko lehendakariak adierazi du bake prozesuarentzat momentu garratzitsua dela honakoa, eta hautetsiiek, ordezkari politikoek ezin diotela prozesuari uko egin. Etchegarayk baieztatu du bere ardura asumituko duela, nabarmenduz hautestiek elkartasuna adierazi behar diotela gizarte zibilari.
Arnaldo Otegi EHBilduko bozeramaileak prentsaurrekoa egin du goizean, eta deia estatuei egin, ez dezaten desarmea oztopatu.
Arnaldo Otegi
Hemen duzue Arnaldo Otegiren hitzartze osoa ikusteko aukera.
Podemoseko Lander Martinezek dei egin dio Nafarroako Gobernuari, Jaurlaritzari, Madril eta Parisko Gobernuei. Esan du Gobernuen erantzunkizuna dela prozesua erraztea, baita beraien artean laguntzea ere.
PSEko Idoia Mendia esan du alderdi sozialistaren nahia dela armagabetzea berme guztiekin aurrera eramatea.
Alfono Alonso popularrak esan du Espainiak Gobernuak ez duela ETArekin negoziatu, eta ez lukeela halakorik inoiz egingo.