"Sarri Euskal Herrian bizi da”

Joseba Sarrionandiari elkarrizketa egin eta lau haizetara zabaldu diren argazkiak atera dizkio Jose Goitiak. Egunkari ezberdinetan argitaratu den elkarrizketarekin, eta bere argazkia zabaltzeko erabili duten moduagatik Sarri kontent gelditu dela azaldu digu, eta espero duelako modu honetan “bakean” utziko dutela.

Audio_placeholder

"Sarri Euskal Herrian bizi da”

Loading player...
Jose GOITIA
Jose GOITIA

Goitiarentzat deigarria da oso urtetan zehar euskaldun ezberdinak Kuban izan direla eta argazkiak ere atera dituztela Sarrirekin, baina inork ez duela bat bera ere zabaldu, argitaratu. “Ze diziplina izan duen jendeak Sarri zaintzeko”. Goitiaren esanetan Sarrik badaki Euskal Herrian jarraitua dela, baina gaineratu du Sarrik berak ere gertutik jarraitzen dituela Euksal Herriko “berri guzti-guztiak”. Horregatik, “Sarri Euskal Herrian bizi da”, baieztatu digu.