Koldo Garcia
Koldogarcia2
Dibulgatzen ikasten

Denboraldi honetan Talaiatik honetara genetikako pasadizo eta istoriotxoak ekarri ditut eta, horrela, zientzia eguneroko bizitzan txertatuta dagoela erakutsi.

Loading player...
2016/06/13 10:59

San Martin inguruan txerrien etxekotzeari buruz aritu nintzen, lankideek egindako lan handia ekarri edota amama omendu ere. Dudarik ez dago, nahi izanez gero, zientzia-gaiak erakargarriak eta gertukoak egin daitezke.

Horri buruz hausnartzeko, hau da, nola lortu zientziaren dibulgazioa behar bezala egitea, Udako Euskal Unibertsitateak, Info7rekin batera “Aditu duzu?” saioa ekoizten duenak, antolatu dituen 44. Udako Ikastaroen artean dibulgazioari leku egin dio. Uztailaren 11n eta 12an Eibarren izango da “Zientziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak” izena duen ikastaroa. Josu Lopez-Gazpio kimikariak eta biok luxuzko 11 hizlari/irakasle lotu ditugu bere ikuspuntuak eta esperientziak partekatzeko.


Anitza da UEUren aurtengo udako ikastaroen leloa eta hori izan da gure helburua ikastaroa antolatzerakoan: bai anitza irakasleen aldetik, horien artean Ana Galarraga Talaiatik-kidea, bai anitza jorratuko diren gaietan, baita nori zuzendua den ikastaroa. Ez dugu bakarrik zientziaren komunikazioan aritzen direnak erakarri nahi, zientzia gustuko duen edonor etortzea dugu helburu. Zientziazaleon plaza izatea jakiteko nola egiten gabiltzan zientzia transmititzen. Zeintzu aukera daude? Nola erakarri jendea? Zelan egin dugu? Zer egin dezakegu?


Horretarako zeu entzule ere garrantzitsua zara. Gustuko al duzu zientzia? Zer eskatuko zeniguke? Inkesta bat zabaldu dugu ere iritziak jasotzeko. Denok gara beharrezkoak zientzia behar bezala gizarteratzeko, auzolanean egiten dugunez zeu ere beharrezkoa zaitugu. Zuek gabe ez dugu pasadizo eta istoriotxoak nori kontatu!


Eibarren bilduko gara hausnartzeko eta ikasteko. Gonbitea zuri ere luzatzen dizugu ikastarora etortzeko eta zure iritziak partekatzeko. Horrela gogoeta egingo dugu eta denboraldi berriari begira indarrak hartuko ditugu, ikasitakoa eta egindako iradokizunak praktikan jarrita. Udan atseden hartuko dugu bai, baina uda pasata, zientzia jalgi plazara eta uhinetara!

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

 

 
Loading player...
Loading player...


Altsasuko gazteen kasuak zauri sakona eragin du euskal jendartean eta Info7 Irratian injustizia honen gertuko jarraipena egin dugu hastapenetik. Horren erakusle da guztia hasi eta hilabate eskasera Altsasun bertan egin genuen irratsaio-berezia, helburu nagusia zuen saioak. Momentuan hainbat hedabidek zabaltzen zuten Altsasuko irudi iluna ezeztatzea. Maiz hitz egin dute Altsasuko Gurasoek Info7 Irratian. Hau da, azken elkarrizketa