Beñat Iriondo
Be_atiriondo2
Adimen artifiziala komunikazioan

Beste behin ere komunikazio arloan gertatzen ari dena azaltzera nator. Egia esan, teknologia berrietan zer berri kontatzerako berria zahar bilakatu zaigu, baina saiatzeak merezi izaten du, batez ere gure bizitza baldintzatzera bideraturik diren teknologia berriei usaina harrapatu asmoz.

Loading player...
2016/04/25 11:45

Gaurkoan, komunikazioetan gertatzen ari den borroka baten testigu bilakatu nahi zaituztet. Asmo potoloa eh?. Azkenaldian, nire ikasleek ordenagailua piztu eta ezkutuan, youtubeko bideo bat ikusi beharrean edo online jokuetan aritu beharrean, hor ari dira chatbot estiloko web orrialdeetan. Zer den chatbot? Galdetu gertueneko nerabeari eta baietz jakin. Azken finean, makinarekin idaztea edo hitzegitean oinarritzen den komunikazio bidea da. Makina eta gizakiaren arteko hizketaldi birtual bat.

Hau guztia adimen artifizialean oinarritzen da. Makinak, erabiltzaileare gandik ikasteko ahalmena lantzen du eta elkarrizketa bidez, bere jakintzaren zuhaitza elikatzen du. Elikatu, guk elikatzen dugu, horregatik amu ezin hobeak bilakatu dira gure nerabeak.

Komunikazio modu berri honen borrokan, bi handi nabarmendu daitezke, nola ez, Facebook eta Google. Microsoft eta Apple konpainiak ere horretan dabiltza noski, beraien Siri edo Cortanarekin. Komunikazio bide berrien joeran, “chata”, laguntzaile pertsonala eta ahots bidezko atzipena, guzti horren batura bat egiten saiatzen ari dira.

Noski, oraindik lehen fasean direla esan daiteke. Ikaste prozesuan dabiltza, akatsak ugariak dira, Googleko adimen artifizialeko makinaren erantzun “biolentoak” esaterako. Baina badabiltza. Ikasten eta zabaltzen.

Ondoren app beharrezko bezala salduko dute, doakoa noski. Eta azkenik eta konturatzerako, ia guztiok baliabide beharrezko gisa ikusiko dugu tresna hau. Eta generazio berriak horrekin heziko dira eta ez ditugu ulertuko eta ...

Ba horixe, lagun birtuala, beti baten bat alboan, inoiz ez bakarrik. Gaur egun eta oraingoz bereizten ditugu makinak eta gizakiak, baina atzetik etortzekoak diren herritarrek horren argi bereiziko ote dituzte biak? Hor nire zalantza.   

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK