Jeanne Kreckelbergh (emazteek diote):"Ixilpetik atera eta emazteen borroka azkartu behar da"

Martxoaren 8aren karietara, eremu anitzetan emazteek pairatzen duten bortxazko egoerak salatu ditu gurean Kreckelberghek. "Emazteek diote" ekimen feministako kideak, Aillot apezpikuaren mezu atzerakoiak errefusatu ditu, "emazteak etxean nahi gaitu, ixilpean, baina aurre egin eta emazteen borroka azkatuko dugu".

Audio_placeholder

Jeanne Kreckelbergh (emazteek diote):"Ixilpetik atera eta emazteen borroka azkartu behar da"

Loading player...
Baionako mobilizazioa (Bob EDME / ARGAZKI PRESS)
Baionako mobilizazioa (Bob EDME / ARGAZKI PRESS)

Halaber, jarrera hori duten herritarrak gutxiengoak direla nabarmendu du. "Berdintasuna ukaiteko beharrezko gara denak, ekin dezagun" gainetatu du Krekelbergek. "Optimista izan baina hor izan. Kalean deus ez utzi pasatzerat, ez ixiltasunean egon, erran guztiei. Emazteak azkar izan gira eta azkar egon behar gira, gizonak ere horren beldur dira".