Josu Juaristi:"Errefuxiatuen krisia baino, borondate politikoaren krisia dugu Europan"

Errefuxiatuen arazoari momentuz Europak ez dio aterabide eraginkorrik eman. Are gehiago, Josu Juaristi Eh Bilduko europarlamentariaren esanetan, "hartu behar zituzten errefuxiatu kopuru txikia ere hartzeko gai ez dira izan Europako herrialdeak". Mugak itxiko direla gaitzetsi du Juaristik. Oraingoan Lesvosen eta Atenasen izan da, "errefuxiatuen eskubideen aldeko lanari" jarraipena emanez. "Lotsagarria eta onartezina da gertatzen ari dena" europarlamentariaren irudikoz.

 

Audio_placeholder

Josu Juaristi:"Errefuxiatuen krisia baino, borondate politikoaren krisia dugu Europan"

Loading player...
Familia irakiar bat Ellinikoneko harrera zentroan. (@Josu_Juaristi)
Familia irakiar bat Ellinikoneko harrera zentroan. (@Josu_Juaristi)

Aurreko hilabeteetan Lampedusan, Jordaniako kanpalekuetan, "Balkaneetako bidea" deiturikoan edota Frantziako Calaisen izan zen Josu Juaristi. Oraingoan, etxera itzuli berritan Greziako Lesvos uhartean eta Atenasen ikusi eta bizitutakoaren berri eman digu. "Tamalez, egoera ez da aldatu, migrazio fluxuak jarraitzen du, eta negua da. Europako herrialdeek pertsona hauek eta askoz gehiago hartzeko gaitasun ekonomikoa dutela" uste du Europako Ezker Unitarioa taldeko eurodiputatuak. "Europako Batasunak porrot egin du, agindutakoa ikaragarri eskasa zen, eta hori betetzeko kapaz ez dira izan" Juaristiaren arabera. Halaber, uste du Europako estatuek atzerri "politikak gogortuko dituztela", eta garbi esan digu, "borondate politikoa dela krisi honetan falta dena".