"Gazteek ez dakite euskara hizkuntza gutxitua dela"

Xabi Aizpurua izena akaso ezaguna egingo zaizue zuetako askori. Dela urte batzuk, egunero-egunero, egiten zuen Xabi Aizpuruak  Anfora saioa, hemen, info7 irratian. Gaur irratira etorri da berriz,  Soziolinguistika Klusterraren "Hausnartu" saria jaso berri du, "Euskararekiko pertzepzio soziolinguistikoa nola landu, udalerri euskaldunetako ikasleekin: hizkuntza ekologia eta arnasguneen ideia" lanarengatik.

Audio_placeholder

"Gazteek ez dakite euskara hizkuntza gutxitua dela"

Loading player...
Xabier Aizpurua @kalegorrian
Xabier Aizpurua @kalegorrian

Egun UEMAko langilea da Xabi Aizpurua, euskara teknikaria da. Saritu berri duten ikerketa horretan, udalerri euskaldunetan gazteek euskararekiko duten pertzepzioa ikertu du. Ondorioen inguruan ere galdegin diogu, "ohartu gara, gazteek ez dutela euskara hizkuntza gutxitu moduan hartzen" esan digu Aizpuruak. 

Hizkuntza ekologia ere landu du, alegia, hizkuntzen arteko harreman boterea. Eta galdegin diogu ere udalerri euskaldunetan bizi diren gazteen ahalduntzeaz. Zer gertatzen da herria utzi eta euskara apenas erabiltzen den hiri batera mugitzerakoan? "Gu ez gintuzte prestatu" esan du Xabi Aizpuruak, "ez ziguten esan: lotsarik gabe erabili euskara, badaukazue paper bat normalizazioa garraiatzekoa, zuen premia daukate, eragile zarete" Hori guztia eginaren ekinaz ikasi zutela esan nabarmendu du Aizpuruak.