Euskal baleazaleen aztarnen bila AEBetan

Gauza jakina da itsasora begira garatu zen herria izan dela gurea. XVI. mende hasieraz geroztik euskal arrantzaleak Terranobara joaten ziren bakailo eta balea arrantzatzera. Ikerketa hainbatek erakusten dute hori. Litekeena da ordea, Kanadako uretan bakarrik ez, Kanadarekin muga egiten duen Maine Ipar Ameriketako kostaldean ere aritu izana arrantzan. Zenbait froga oinarri hartuta han izan da Albaolako ikerlari taldea Acadia National Park-eko ikerlari taldearekin batera euskal baleazaleen ustezko presentziaren frogak aurkitu nahian. Xabier Agote Albaolako presidenteak eman dizkigu xehetasunak.

Loading player...
Xabier Agote, Albaolako presidentea @kalegorrian
Xabier Agote, Albaolako presidentea @kalegorrian

Altxor asko gordetzen ditu itsasoak, asko gure historiaren lekukoak direnak. Altxor horiek argitara ekarri eta gure herriaren itsas historia gertuagatik ezagutzeko lanean ari da Albaola Itsas Kultur Faktoria. Lan horretan beste urrats bat eman dute eta berriki Ipar Ameriketako Maine-ko kostaldean izan dira balizko euskal arrantzaleen aztarnen bila. Zundaketa arkeologikoa egin dute abuztuan eta hipotesia baieztatuko balitz frogatuta geratuko litzateke Kanadan bakarrik ez Ipar Ameriketan ere arrantzatzen zutela euskal arrantzaleek XVI. mendean, alegia, euskal arrantzaleen jarduna eremu zabalago batera zabalduko litzatekeela. Xabier Agote Albaolako presidenteak eman dizkigu xehetasunak.