Alternatiben Herria se llevará a cabo el 2 de junio en el Casco Viejo de Iruñea
Loading player...
Presentación de Adavan, que agrupa a los afectados por el amianto en Nafarroa. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)

Adavan, la Asociación de Defensa y Ayuda a la Víctimas del Amianto en Nafarroa ha nacido con el objetivo de informar y asesorar a personas enfermas y a sus familiares. El portavoz Jose Manuel Bueno denuncia que «las empresas y las administraciones no quieren que el problema del amianto salga a la luz».

Loading player...
Iturria: Errausketaren Aurkako Mugimendua

EITBri erraustegiaren inguruko “eztabaida tekniko eta publiko bat” eskatzeko elkarretaratzea egin dute gaur, Miramongo egoitza atarian. Protestaren zergatiaz galdetu diogu Julen Begiristain Errausketaren Aurkako Mugimenduko kideari.

Loading player...
Naparra auzia

Eneko Etxeberria, “Naparra”-ren anaia elkarrizketatu dugu. 1980an desagertutako Joxe Miguel Etxeberria “Naparra”-ren gorpuaren bilaketa lanei berrekiteko diligentzia berriak ireki ditu Audientzia Nazional espainiarrak.

Loading player...
Los docentes no universaritarios de la CAV han llevado a cabo una larga dinámica de movilizaciones los últimos años

El largo conflicto laboral en el sector público de la educación no universitaria de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa ha finalizado esta semana.  Sindicatos y Lakua firmaron el lunes un acuerdo que ha contado con el apoyo de LAB, Steilas, UGT y COOO. Hemos hablado del contenido del acuerdo con Aitor Nuñez responsable de acción sindical en Educación del sindicato LAB.

Loading player...
Tomate landare "zaharberrituen" aldeko apustua

Aparteko protagonismoa hartu zuen produktua tomatea izan zen Ordiziako Azokan Lierni Elorzak esan digunez. Aurtengo Azkoitiko lehen tomateekin etorri zen Joxe Mari Uzin Jack motakoa da eta 4 €/k salgai zen, nola ikusten duen aurtengo sasoia galdetuta «oso itxura ona du momentuan baina eguraldiak lagundu behar». Bestetik, Ataungo Arratienea baserriko Lurdes Zurutuzak ekarri du aire libreko lehen patata berria. 'Haziera hazi' ekimena ezagutu dugu bestetik. Hemengo haziak berreskuratzea edota galtzear daudenak biziaraztea dute helburu.

Loading player...
Loading player...

Gaur egun Donostiako metroaren afera zertan den ezagutzeko Satorralaia mugimenduko Mikel Alvarez gonbidatu dugu Gakoa saioara. Hain justu, Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian metroarekiko ikuspegi kritikoa duten hainbat donostiarren iritziak biltzen dituen bideoa aurkeztu du, goizean, Satorralaia mugimenduak.

Loading player...
Iturria: Hala Bedi Irratia.

Atzo Gazan armada israeldarrak eragindako sarraskiaren ostean, Palestinarekiko elkartasun mobilizaziak izan dira gaur Euskal Herrian, Nakjba egunaren testuinguruan. Besteak beste, Iruñean, Gasteizen, Donostian, Bilbon eta Tuteran elkarretaratzeak izan dira gaur eta jendetsuak gainera.

Loading player...
Quim Torra, en el estrado del Parlament. (Pau BARRENA/AFP)

6 hilabete eta gero, presidente berria du Generalitateak. Quim Torra izango da aurrerantzean Kataluniako presidentea eta berau baloratzeko Beñat Zaldua, GARA egunkariko kazetaria, gonbidatu dugu gaur Gakoa saioara.

Loading player...

“Grant Beka” esleitzen du urtero Oñatiko Udalak eta aurten ere bi proiektuk partekatuko dute ekimena. Bi gai, beraz, aztergai, batetik Oñatiko gazteria eta gatazka armatua; eta bestetik, herriko emakume jubilatuen ekarpena. Nere Zubia Oñatiko alkateordearekin hitz egin dugu gaiaz Kale Gorrian saioan.

Loading player...

Geltoki izeneko ekonomia sozialerako gunea zabaldu dute Iruñeko autobus geltoki zaharrean. Kultura, alternatiba ekonomikoak eta azoka sozialak uztartuko dituzte. Geltokiko koordinatzaile Katrin Guineak «burujabetasun ekonomikoko proiektuak bultzatu eta salmentari esker kultur jarduerak finantzatzea» dutela xedetzat esan digu, baita «gizarte-ehuna sustatuko duen ekimena eraikitzea» ere. Hain zuzen, gaur hasi eta igandera arte, Nafarroako III. Azoka Ekologikoa abian da autobus geltoki zaharrean.

Loading player...

Gaur hasi eta larunbatera bitarte, “Hiria eta migrazio prozesuak” deituriko jardunaldiak izango dira Donostiako Tabakaleran eta Gakoa saioan gaia lantzeko asmoz, antolakuntzan aritu den Oier Gonzalez gizarte-hezitzailea elkarrizketatu dugu.

Loading player...

Baserriko Uzta ekimenak larunbatean jasoko du udaberriko uzta Urduñako Santa Klara baserrian. Kultura deszentralizatu eta bestelako eremuetan entzun ahal izango dira musikariak. Baserria eta hiriaren arteko lotura indartzeko balioko du bidenabar. Urduñako Santa Klara baserrian frutarekin egiten dute lan batik bat. Tologorri marmeladak besteak beste. Modu ekologikoan lan egiten duten etxaldea ezagutu, EHKOlektiboko kideek antolatutako bazkariaz gozatu eta oraingoan Rafa Ruedaren kontzertua izango da baserriko ortuan.

Loading player...

Euskal hiztun berriak sortu eta dakitenentzat erabilera eta sustapenerako ekosistema sortzea izan litezke erronkarik nagusienak euskararentzat. Hori guztia ardatz hartuta, Udaltop jardunaldiak egingo dituzte hamargarrenez. Erakundeetan aritzen diren euskara zerbitzuetako profesionalak elkartuko dira bihar eta etzi Lasarte-Orian. Esperientziak elkartrukatzeaz gain, erakundeek elkarrekin jardunez urrats asko eman daitezkeela uste dute. Euskaraldia ate joka, honi buruzko berriak ere izango dira. Gotzon Egia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zerbitzuburua eta Estepan Plazaola, Bergarako Udaleko Euskara zerbitzuburua gonbidatu ditugu.

Loading player...

Elkarretaratze isila egin dute gaur Donostiako udaletxearen atarian, “Kote Cabezudoren biktimontzat justizia” lelopean eta horren harira, Gakoa saioan protesta horretan bozeramale moduan aritu den Kote Camacho elkarrizketatu dugu.

Loading player...

Europako ontzi tradizionalak ikusteko aukera egongo da ostegunetik astelehenera bitartean Pasaiako badian. Nazioarteko itsas topaketa ikusgarria izango da Itsas Festibala. Ontzi tradizional ezberdinak etorriko dira, tartean Amerikaren independentzia gerran laguntzeko frantsesek erabili zuten Hermione. Albaolako Mikel Leozek esan digunez, «ohartuko gara alboko herriak izanagatik ere, baserriekin gertatzen den moduan zein ezberdinak diren ontzi tradizionalak». Uretako jardunari, Pasaia osoan egongo diren kontzertu, artisau feria eta ekimen ezberdinak gehitu behar zaizkio.

Loading player...

Euskal gatazkaren baitan elizak izan duen errola batzuentzat ezaguna da, besteentzat aldiz arrotza. Ipar Euskal Herrian lan handia egin izan dute eliza inguruko herritarrek, baita apaizek ere ihesean joandako lagunekin. Mikel Epalza egun Zokoako apaizak denak asko du esateko zentzu horretan. Berarekin hitzordua egin eta Jon Mikel Fernandezek elkarrizketatu du. ETAren amaiera iragan berri, aurrera begira ere jarri du apeza Fernandezek.

Loading player...

Larraitz Ugarte, Juantxo Iturria e Iñaki Anasagasti nos han acompañado en la tertulia política de hoy. Hemos hablado sobre la última operación de la Guardia Civil: la incautación de bienes contra una cincuentena de ciudadanos vascos. También sobre el código penal  el 155 y  sobre el posible acuerdo de autogobierno entre PNV, EHBildu y Podemos.

Loading player...
INFO7 IRRATIA
18 urteko gazteek zer dakite Euskal Herriko gatazka armatuaren inguruan?

Loading player...

Euskal Herrian urte luzez bizi izan dugun gatazka armatuarekiko oroitzapen zuzenik ez duen lehen belaunaldia gure artean da dagoeneko. Horiengan jarri du arreta Samara Velte kazetaria Euskal Herri mailan ikertzen ari da gaia, baina orain, Oñatiko udaletxeak emandako Grant bekari esker, bertako errealitatea aztertuko du hainbat hilabetez.

ASTEKO ARGAZKIAK | Irantzu Pastor
Loading player...

Tiroz hil aurretik hankarik gabeko gazte bat harriak jaurtiz ikus daiteke batean. Bestean, hilabete gutxitako haurraren hilotza. Harresiaren beste aldean berriz, bi soldadu lasai ederrean daude eta Gazatik kea nola irtetzen den ikusten da. Azken argazkian aldiz, AEBk Jerusalemen zabaldutako enbaxadaren ospakizunak ikus daitezke'

EUSKAL KANTUGINTZA | MORAU
Loading player...

Euskal Kantugintzaren atal berri batean, Andoni Tolosa musikariak Ura gaia hartu du ardatz. Zazpi kantu oinarri hartuta, ura metafora gisa erabili eta zentzu politiko, humano eta sentimentuz josiriko ibaietatik zehar ibili gaitu 'Morauk'

KALEGORRIAN
Loading player...

Kalegorrian magazinean teknologia tartea estreinatu dugu. Gaurkoan, Asier Errastik Facebook kasuaren nondik norakoak azaldu dizkigu, gertatutakoa sakontasunez aztertuta. Bestetik, isiltasuna sortzeko balio duen Muzo izeneko gadgeta ere deskubritu dugu, smartphonetarako oso erabilgarriak diren beste bi aplikazioekin batera. Datorren astetik aurrera entzuleen galderei ere erantzungo die Errastik. Beraz, anima zaitez twitterren #info7tekno traola erabiliaz zure galdera bidaltzen!

Angelus Apatrida
Loading player...

Gorilen eta txinpanzeen populazioa uste baino handiagoak dira. Azken azterketek eta kontaketek emaitza hobeak eman dituzte azken aurrekoek baino. Gorilen kasuan %30 gehiago eta txinpanzeen kasuan %10 gehiago baina oraindik populazioak gainberan daude.

Loading player...

Aste hontako irratsaioan, soul-jazz eta funky-breaks instrumental doinuak entzuteko aukerarekin etorri gara, artista eta talde hauek izan ditugu entzungai: funkadelic, incredible bongo band, juice, the winstons, dixie la rue, the black motions, pleasure, jesse green, the pinter sisters, dyke and the blazers, NT beats

Loading player...

Irratsaio berri batekin gatoz aste honetan ere eta beti bezela Asteko Klasikoa atalarekin hasi dugu saioa. Ondoren Skáparapid taldearen itzulerak 90. hamarkadako ska taldeak entzuteko aukera eman digu, beste beste: Komando Moriles, Skatalà, Malarians eta The Peeping Toms. Amaitzeko astebururako proposamenak: Wa Do Dem eta Nikasio Jamaicans Fest. Gozatu!

Loading player...

ERREPORTAJEA
Loading player...

Gizona zentroan dagoen momentutik daude periferian gainerako subjektuak, eta hiria modu batera diseinatu eta inguru batzuei baliabideak ematen zaizkion unetik geratzen dira beste batzuk bazterrean. Baina, nola bizi du periferiak bere izatea? Eta, ba al dago erditik ertzera doan hori desagertzerik, hots, muturrak berdintzerik?Iruñeko Etxabakoitz auzoko bizilaguna da Mari Jose Barberia. Idoia Arraiza Bilgune Feministako kidea da. Beraiek dira erreportaje honetako ahotsak, periferiako ahotsak. Periferien inguruan egindako erreportaje-saileko bigarren alea da hau, lehendabizikoa hemen.

 

"A8ko Jukutria" - Irrati Nobela

Loading player...


 

Entzun HEMEN 1. kapitulua

Entzun HEMEN 2. kapitulua

Entzun HEMEN 3. kapitulua

Entzun HEMEN 4. kapitulua

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua
Cookies icon

Cookien erabilpena. info7.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko, azterketa analitikoak egiteko eta intereseko edukiak eta publizitatea eskaintzeko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.

Uso de cookies. info7.eus utiliza cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, realizar analíticas y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies.